konkoide
- 1. Geol.
Mineralez edo arrokez mintzatuz, gainazal leun eta kurbatuetan apurtzen dena. Kuartzoaren eta obsidianaren ezaugarri bereizgarria da.
Mineralez edo arrokez mintzatuz, gainazal leun eta kurbatuetan apurtzen dena. Kuartzoaren eta obsidianaren ezaugarri bereizgarria da.
P puntu finko batetik, beste kurba batetik eta k distantzia konstante batetik eratorritako kurba laua. Konkoideak baldintza hau betetzen du: P puntutik igarotzen den zuzen batek kurba ebakitzen duen puntua Q bada, RQ = QR' = k betetzen duten zuzeneko R eta R' puntuak konkoidearen puntuak dira; baldintza hori P puntutik igarotzen den edozein zuzeni eskatzen zaio. Konkoidea sortzeko erabiltzen den kurba zuzen bat (x = a) denean, Nikomedesen konkoidea dugu; konkoide horrek asintota bera (x = a) duten bi adar ditu eta bere ekuazioa koordenatu kartesiarretan hau da: (x − a)2 (x2 + y2) = k2x2, P jatorria bada; eta koordenatu polarretan beste hau da: r = a sec θ ± k. Gainera, a < k bada, adar batek begizta bat izango du, eta, a = k bada, goierpin bat.