konformazio
- 1. Kim.
Molekula batean, lotura sinple baten edo gehiagoren inguruko errotazioaren ondorioz sortzen den atomoen antolamendu espazialetako bakoitza. Konformazioek energia desberdina izan ohi dute, konformero batetik bestera igarotzeko aktibazio-energia bat gainditu behar izaten delako. Normalean, egitura bereko beste konformazio batzuekin orekan egon ohi dira.