konfinamendu
- 1. Fis.
- sin. kolore-konfinamendu
Kromodinamika kuantikoan, kolore-karga duten partikulak (hala nola quarkak) beregain existitzeko ezintasuna. Quarkak hirunaka (hadroietan) edo quark-antiquark bikotetan (mesoietan) konfinaturik ageri dira naturan. Fenomeno hau da quarkak zuzenean behatu ezinaren arrazoia. Askatasun asintotikoa da kromodinamika kuantikoak fenomeno hau esplikatzeko garatu duen kontzeptua.