kolore primarioak

1. Fis.

Sistema bat osatzen duten kolore guztiak lortzeko nahasten diren oinarrizko koloreak, normalean hiru izaten direnak. Primarioak ez diren kolore guztiak primario bi edo gehiago nahastuta lortzen dira. Aplikazioaren arabera, kolore primarioan aldatu egin daitezke. Esaterako, gorria, urdina eta horia jo ohi dira kolore primariotzat, baina koloretako telebistan, gorria, urdina eta berdea dira; inprimatze-lanetan, berriz, magenta, zian eta horia.