kolektore
- 1. Elektron.
Transistore bipolarretan, basetik ateratako karga-eramaileek zeharkatzen duten eskualde erdieroalea.
Transistore bipolarretan, basetik ateratako karga-eramaileek zeharkatzen duten eskualde erdieroalea.
Estoldetatik datozen hondakin-urak eta euri-urak jasotzen dituen eta husteko tokira edo araztegira eramaten dituen hodi edo estolda handia.
Jasotzen duen eguzki-erradiazioa bero-energia bihurtzen duen gailua. Beroa fluido bati transmititzen zaio. Ahaltsuenak dira eguzki-izpiak puntu batean biltzen dituen ispilu-sistemaz osatutako kolektore kontzentratzaileak.
Errotoreko harilak kanpo-zirkuituarekin konektatu behar duten motor eta sorgailu elektrikoetako errotorearen atala, eskuilen igurtzia jasotzen duena. Delgaz eta delgen arteko isolagailuz osatutako eraztun bat da. Errotorean induzitutako korronte alternoa korronte zuzen bihurtzeko balio du. Eskuilekin batera, zirkuitu elektriko baten atal birakari baten eta atal finko baten arteko konexioa gauzatzeko elementua da.