kloro

1. Kim.

Zenbaki atomikoa 17 duen elementu kimikoa, halogenoen taldekoa. Tenperatura eta presio estandarretan, gas berde-horixka gisa ageri da (Cl2), eta arnastuz gero, narritagarri eta toxikoa da. Oso erreaktiboa da. Besteak beste, ura desinfektatzeko erabiltzen da. Oso ugaria da lurrazalean, batez ere kloruro moduan aurki baitaiteke gatz arruntaren osagai gisa, itsasoan, gatz-hobietan eta animalien eta landareen ehunetan.

Kloroa
Kloroa

1. Kim.
Zenbaki atomikoa 17 duen elementu kimikoa, halogenoen taldekoa. Tenperatura eta presio estandarretan, gas berde-horixka gisa ageri da (Cl2), eta arnastuz gero, narritagarri eta toxikoa da. Oso erreaktiboa da. Besteak beste, ura desinfektatzeko erabiltzen da. Oso ugaria da lurrazalean, batez ere kloruro moduan aurki baitaiteke gatz arruntaren osagai gisa, itsasoan, gatz-hobietan eta animalien eta landareen ehunetan.

Kloroa Edit

Egilea: Izaskun Gil de Muro

KLOROA

Kloro elementua ez-metal halogenoa da. Taula periodikoan, Cl sinboloa eta 17 zenbaki atomikoa ditu. Kloro izena Chloros hitz grekotik dator, berde argia esan nahi du, eta kloro elementua gas hori-berdexka da. Kloro gasa toxikoa da, eta oxidatzailea, zuritzailea eta desinfektatzailea.

Propietate fisiko eta kimikoak

Kloro elementua molekula homodiatomikoa da, Cl2. Gas berde-horixka da, narritagarria eta toxikoa. Uretan arinki disolbagarria da, baina ur-disoluzio basikoetan ez da egonkorra dismutatzen baita:

Cl2 (aq) + 2 NaOH (aq) NaCl (aq) + NaClO (aq) + H2O (l)   dismutazioa.

Erreaktibotasun altua erakusten du. Beste elementu askorekin konbinatzen da, metal eta ez-metalekin, eta kloratzaile eta oxidatzaile ona da:

  • Kloratzailea: CH2=CH2 (g) + Cl2 (g) CH2Cl-CH2Cl (g)

  • Oxidatzailea: Cl2 (aq) + 2e 2 Cl (aq) E0 = 1,36 V

Kloroaren zenbait propietate

grafikoak1

Ugaritasuna

Kloroa, naturan, soilik kloruro ioi modura ageri da, ozeanoetan disolbatuta. Bestetik, eskualde idorretan kloruro mineralak aurkitzen dira: halita (NaCl), silbita (KCl), karnalita (KMgCl3·6H2O).

Lorpena

Industrian, sodio kloruroaren elektrolisiaren bidez eskuratzen da kloroa:

2 NaCl (aq) + 2 H2O (l) → Cl2 (g) + H2 (g) + 2 NaOH (aq)

Laborategian, azido klorhidrikoaren oxidazioaren bidez lortzen da:

16 HCl (aq) + 2 KMnO4 (aq) 5 Cl2 (g) + 2 MnCl2 (aq) + 8 H2O (l) + 2 KCl (aq)

Konposatuak

AZIDO klorhidrikoAK

Hidrogeno kloruro gasa oso disolbagarria da; izatez, azido klorhidriko kontzentratua da masan % 38 HCl den ur-disoluzioa, 12 mol.l−1 dena. Likido kolorgea da, eta usain azidoa du, HCl (g) HCl (aq) orekaren ondorioz. Azido sendoa da.

Askotan, metalak disolbatzeko erabiltzen da:

Zn (s) + 2 HCl (aq) ZnCl2 (aq) + H2 (g)

Laborategian, sodio klorurotik prestatzen da:

NaCl (s) + H2SO4 (l) Na2SO4 (aq) + HCl (g)

Industrian, prozesu horretaz gain, hidrogenoa eta kloroa erreakzionaraziz prestatzen da:

H2 (g) + Cl2 (g) 2 HCl (g)

Azidoa den neurrian, herdoila kentzeko erabiltzen da, eta konposatu organokloratuen sintesietan ere bai. Digestio-prozesuan ere parte hartzen du, likido gastrikoen osagai nagusia baita.

Oxidoak

Kloroak zenbait oxido osatzen ditu. Cl2O, Cl2O3, ClO2, Cl2O4... baina guztiak ezegonkorrak dira. Cl2O dikloro oxidoa garrantzi handikoa da: likido horia, uretan disolbagarria (disoluzio berdeak) eta oxidatzaile oso ona baita. Dikloroa ordezkatuz doa zuritzaile eta uren garbitzaile modura, kloroak konposatu organokloratuak, kutsatzaileak, eratzen ez baititu. Oso erabilia izanda ere, ezin da kantitate handietan ekoitzi lehergarria delako, erabiltzeko sintetizatu egin behar da:

2 ClO3 (aq) + 4 H+ (aq) + 2 Cl (aq) 2 Cl2O (g) + Cl2 (g) + H2O (l)

Oxoazidoak

Azido hipoklorosoak (HClO) sodio hipoklorito gatza (NaClO) sortzen du. Gatz horren ur-disoluzioak basikoak dira, eta oso oxidatzaile onak; arrazoi hori dela eta, garbitzailea eta desinfektatzailea da. Lixiba izena du.

ClO (aq) + H2O (l) HClO (aq) + OH (aq) basea

ClO (aq) + H2O (l) + 2 e Cl (aq) + 2 OH (aq) E0 = 0,89 V

Baina, toxikoa izan daiteke, pH azidoetan dikloroarekin duen oreka dela eta:

H+ (aq) + Cl (aq) + HClO (aq)    Cl2 (aq) + H2O (l)

Azido klorikoa (HClO3) azido sendoa eta oxidatzaile ona da. Pospoloak egiteko erabiltzen da.

Azido perklorikoa (HClO4) oso azido sendoa da, eta oso oxidatzaile ona. Azido purua likido kolorgea da, eta materia organikoarekin kontaktua egitean sua agertzen da. Azido perkloriko kontzentratua (% 60) aleazioak disolbatzeko erabil daiteke, eta zenbait gatz inportante sortzeko baliagarria da, adibidez, deshidratatzaile modura erabiltzen den Mg(ClO4)2 magnesio perkloratoa sortzeko.

Erabilera garrantzitsuenak

Kloroaren aplikazio garrantzitsuena uren arazte-prozesuetan dago. Hain zuzen, azido hipoklorosoa edo hipoklorito ioia (ClO) —lixibaren osagai nagusia eta oxidatzaile ona— bakterio eta mikrobioak hiltzeko gehitzen da, edateko uretan eta igerilekuetan.

Kloro gasa kontzentrazio altuetan toxikoa da; hortaz, I. Mundu Gerran, hiltzaile modura erabili zen, eta kontzentrazio baxuetan mikroorganismoak suntsitzeko erabiltzen da. Bestalde, giza gorputzaren metabolismoan nahitaezko parte-hartzea du kloruro eran, zelula barruko zein kanpoko fluidoetan anioi nagusia baita.

Industrian, kloroa zuritzailea da papergintzan eta ehungintzan. Polimeroak egiteko ere erabiltzen da, adibidez PVCa [poli(binil kloruroa), −(CH2−CHCl)n−]. Edo Lindane (hexakloro ziklohexano) moduko intsektizida klorodunak ekoizteko. Hala ere, prozesu industrial horietan, hondakin gisa konposatu organokloratuak sortzen dira. Hondakin horiek uretara botatzen dira, eta urak kutsatuz doaz. Hori dela eta, kloro gutxiago erabiltzen saiatzen ari da.