karraspina
- 1. Mikol.
Morchella generoko onddoen izen arrunta. Batzuetan ildoduna den hanka zilindriko zurixka dute eta txapela arre edo grisaxka eta albeoloduna (abaraskako gelaxken antzera) dute. Udaberrian agertzen dira zenbait hostozabalen azpian eta oso jaki preziatuak dira.