karraskari
- 1. Zool.
- sin. errodentio
Euterioen subklaseko zenbait animaliaren izen arrunta. Tamaina txiki edo ertainekoak dira, etengabe hazten ari diren ebakortzak dituzte eta ez dute letaginik. Ebakortzak karraskatzeko erabiltzen dituzte. Omniboroak edo belarjaleak dira, eta ingurune guztietan bizi dira. Arratoia, sagua, muxarra, katagorria eta abar biltzen dituen Rodentia ordena osatzen dute.