kareharri
- 1. Geol.
Nagusiki kaltzio karbonatoz (pisuaren edo mikroskopioan neurturiko azaleraren % 50 baino gehiago) osaturiko arroka sedimentarioa. Mineral nagusia kaltzita izan arren, karbonato magnesioduna ere eduki dezake. Arruntenak % 95 baino kaltzio karbonato gehiago eta % 5 baino dolomita gutxiago izan ohi du. Oso portzentaje txikietan agertzen diren beste osagaiak silizea (kaltzedonia), feldespatoa, buztin-mineralak, pirita eta siderita dira. Arroka bera eferbeszentea da azido diluituren bat (HCl, esaterako) isuriz gero.
- en limestone
- es caliza, piedra caliza, roca caliza
- fr calcaire, pierre calcaire