karbonoaren ziklo

1. Ekol.

Karbonoak naturan aske edo konbinaturik parte hartzen duen prozesuez osatutako zirkulazio-bide itxia. Lehen urratsean, klorofiladun organismoek, fotosintesiaren bidez, atmosferako CO2-a karbohidrato bihurtzen dute. Ondoren, biziarekin lotutako prozesuak daude: anabolismoan karbohidrato luzeagoak eratzen dituzte organismoek, katabolismoan (arnasketan, adibidez) CO2-a berriz itzultzen da atmosferara, sare trofikoan zehar karbono-konposatuak bizidun batetik bestera igarotzen dira, eta, azkenean, biziduna hiltzean materia organikoa lurzoruan deskonposatzen da, eta azken emaitza CO2 edo (hartziduraren bidez) CH4-a dira. Biomasa erretzean ere, bi konposatu horiek aireratzen dira.