karbonizazio

1. Kim.
sin. destilazio lehor, suntsitze-destilazio

Gai organikoak, bereziki harrikatza eta zura, airerik gabeko giroan berotuz deskonposatzea eta ikatza eta zenbait gai likido eta gaseoso eratzea. Harrikatza destilatzean, kokea, mundruna eta harrikatz-gasa lortzen dira. Zuraren destilazioaren emaitzak egur-ikatza eta zenbait konposatu organiko dira (metanola, azido azetikoa, azetona,...).

2. Paleont.

Landareen fosilak eratzeko moduetako bat; gainean dituen sedimentuen pisuaren ondorioz, organismoak dituen ura eta gasak atera egiten dira eta karbono-hondarra geratzen da.