2. Biol.

Organo bat biltzen duen zaku-antzeko mintz zuntzezko edo elastikoa.

3. Bot.

Fruitu sinkarpiko, lehor eta dehiszentea, haziak dauzkaten barrunbe bat edo gehiagoz osatua.

4. Kim.

Likidoak lurruntzeko, metalak oxidatzeko edo solidoak kiskaltzeko erabiltzen den portzelanazko, beirazko edo metalezko ontzia.

5. Med.

Zenbait medikamenturen estalki disolbagarria; medikamentuak eta estalkiak osatutako multzoa.

6. Mikrob.

Mikroorganismo batzuek izaten duten estalki lodi eta mukitsua, proteinaz edo polisakaridoz osatua.

7. Teknol.

Botilaren ahoa hermetikoki ixten duen metalezko edo plastikozko estalkia.