kanguru
- 1. Zool.
Makropodidoen familiako Macropus generoko ugaztun martsupialio herbiboroen izen arrunta. Burua txikia, belarriak handiak eta aurreko hankak oso motzak ditu. Atzekoak handiak dira eta isats luze eta sendoarekin batera jauzirako eta defentsarako moldatuta daude. Australian bizi dira.