kanal
- 1. Anat.
Hodi-formako zenbait egituraren izena. Luzera desberdinekoak izan daitezke. Materia organikoa isurtzeko balio dute edo odol-hodi eta nerbioentzako pasaguneak dira.
Hodi-formako zenbait egituraren izena. Luzera desberdinekoak izan daitezke. Materia organikoa isurtzeko balio dute edo odol-hodi eta nerbioentzako pasaguneak dira.
Pneumatikoaren errodadura-bandan, zoruan den urak zoruaren eta pneumatikoaren artean dagoen ura egozteko diren ildoetako bakoitza.
Aintzirak, ibaiak edo itsasoak lotzen dituen ubide artifiziala, garraiobide gisa erabili ohi dena. Adibidez, Panamako kanala.
Ura leku batetik bestera eramateko bide artifiziala, ibaiak, aintzirak edota itsasoak lotzeko eraikia, batzuetan nabigagarria. Ubide gehienek emari txikia dute, eta komunitate biologikoa ibaietakoa baino txiroagoa da.
Hutsik dagoen ildo luzanga. Urak aldizka beteriko azaletan agertzen da, oro har. Higaduraren ondorioz sortu ohi da, metatze-fasean zegoen sedimentua korronteak erauzten duenean.
Komunikazio-sistema batean, maiztasun-banda bat osatzen duten maiztasun-tarteetako bakoitza. Esate baterako, irrati- edo telebista-emanaldi jakin bat egiten den maiztasun-tartea.
Sare informatiko bateko osagaien artean edo horien eta kanpoko beste osagai batzuen artean datuak trukatzea ahalbidetzen duen noranzko bakarreko bidea.