kalibre

1. Teknol.

Barne- eta kanpo-diametroak eta lodierak neurtzeko tresna. Milimetrotan graduatutako erregela-mota batez osatua dago, eta mutur batean ukondotua dago. Erregelan gora eta behera lerra daitekeen irristailu bat du, ukondotua hura ere. Bi mutur ukondotuek zabalera doigarriko aho bat osatzen dute; han sartzen eta doitzen da neurtu beharreko pieza, eta erregelaren eskalan edo nonius batean irakurtzen da piezaren neurria. Milimetroaren hamarrenerainoko doitasuna izan ohi dute.

2. Teknol.

Milimetrotan graduatutako erregela-mota, noniusa berekin izan ohi duena eta luzera, diametro eta abar neurtzeko erabiltzen dena.