kaktus
- 1. Bot.
Kaktazeoen familiako eta haien antza duten beste zenbait familiatako hainbat landareren izen arrunta. Landare bizikorrak dira, zuku ugarikoak eta hostorik gabeak. Zurtoina biribila, zilindrikoa, prisma-formakoa edo zenbait atal oboidetan zatitua izan daiteke, eta gehienetan arantzaduna edo iletsua.