kable

1. Arkit.

Egitura-elementu malgua, metalezko hari edo kate bat esaterako, trakzio-indar handia duena baina konpresioarekiko edo makurdurarekiko erresistentziarik ez duena. Egiturak tenkatzeko eta eusteko elementua da, eta oso erabilia da; adibidez, zubigintzan.

2. Teknol. Elektr.

Estaldura isolatzaile batez estalitako hari eroaleen multzoa, energia elektrikoa banatzeko edo, telekomunikazioetan, transmisio-bidetzat erabiltzen dena.

3. Teknol. Mek.

Metalezko hari edo alanbre zenbait bihurrituz lortzen den soka.