jaurtiketa-base

1. Astronaut.
sin. portu espazial, kosmodromo, jaurtigune

Lur gaineko eremu zabala, espazio-ontziak probatzeko eta aireratzeko balio duena. Hainbat instalazio berezi biltzen ditu: jaurtiketa-plataforma bat edo gehiago, nagusiki, suzirien atalak muntatzeko edo, erregai eta oxidagarriak maneiatzeko; eta hainbat eginkizun lagungarrietarako diren instalazioak ere.

NASAren Kennedy jaurtiketa-basea
NASAren Kennedy jaurtiketa-basea