izozketa

1. Fis.
sin. izozte

Likido bat, beroa galduz, solido-egoerara igarotzea. Presioa konstantea dela, substantzia puruen izoztea tenperatura finkoan gertatzen da, eta nahasteena tenperatura-tarte jakin batean.

Sarritan, izozte eta solidotze terminoak sinonimotzat erabili ohi dira; dena den, solidotze kontzeptua zabalagoa da berez, eta beroa galtzearen ondoriozko egoera-aldaketak ez diren adiera batzuetarako ere erabiltzen da.

2. Meteorol.
sin. izozte

Airearen tenperatura uraren izozte-puntura (0 °C) edo beherago jaisten den fenomenoa.