izotz

1. Fis./Kim.

Solido-egoeran dagoen ura. Atmosfera-presioa 1 atm (1,013 × 105 Pa) denean, ura 0 °C-ko tenperaturan solidotzen da. Lurrazaleko eta atmosferako izotz gehienak egitura kristalino hexagonala du (Ih izeneko forma), eta glaziarretan, izotz-masa kontinentaletan, elurrean eta txingorrean dago. Ura hoztean, dentsitatea handituz doa, baina tenperatura 4 °C-tara iristean, prozesua ibertitu egiten da, eta ura hedatzen hasten da; beraz, izotzak urak baino dentsitate txikiagoa du, eta ur gaienan flotatzen du, hondoratu gabe; horri esker, Lurreko ozeanoak ez dira izozten.

2. Meteorol.

Airearen tenperatura uraren solidotze-puntura (0 °C) edo beherago jaistean lurrazalean eta objektuen gainean eratzen den ur solidozko partikulen multzoa; hori gertatzen den giro-mota.