itopuntu
- 1. Teknol.
Atzera-aurrerako mugimendua duten motorretan, pistoiak zilindroaren bi muturretako batean dagoenean duen egoera. Egoera horretan, pistoia gelditu egiten da, eta, segidan, aldatu egiten du noranzkoa. Bi itopuntu daude, goikoa eta behekoa (zilindroa bertikala izanik). Itopuntuan, bielak eta biraderak lerro zuzena osatzen dute, eta pistoiak ez du lanik egiten.