ispilu
- 1. Fis.
Argiaren islatzeaz baliaturik objektuen irudiak eratzen dituen gainazal leundua. Antzina metalezko azal leunduak ziren; gaur egun, alde bat metalezko (zilar, eztainu eta abarrezko) geruza mehe batez estalia duen beirazko xafla. Azalaren ohiko formak laua, esferikoa (ganbila edo ahurra) eta paraboidala dira.