isolamendu
- 1. Teknol.
- sin. isolamendu termiko, bero-isolamendu
Bero-iturria bero-transmisioa eragozten duten erresistentzia termiko handiko materialez inguratzea. Helburua ingurune edo barrunbe batetik bero-energia ez kanporatzea edo bertara kanpoko bero-energia ez sartzea izan daiteke. Eraikina ondo isolatuz gero, neguan berotzeko erabiltzen den energiaren % 20-30 bitartean eta udan hozteko erabiltzen denaren % 10 inguru aurreztu daiteke. Eraikinak isolatzeko, bi alderdi hartu behar dira kontuan: batetik, eraikinaren eta osagaien egitura (haiek isolatzeko, besteak beste, airea, pintura edo metalezko geruza islatzaileak, lurrunari igarotzen uzten dioten plastikoak eta errezel sendoak erabiltzen dira); bestetik, hutsuneak betetzeko erabiltzen diren material isolatzaile osagarriak (magnesio karbonatoa, artelazkia, beira-zuntza, adreilu erregogorra eta abar).