islapen

1. Fis.
sin. islatze

Bi ingurune bereizten dituen gainazal bati erasotzen dion uhina gainazala zeharkatu gabe ingurune bererantz eta norabidez aldatuta itzultzea, maiztasun edo osagai monokromatikoak aldatu barik. Bi mota daude: ispilu-islapena eta islapen barreiatu edo difusoa.

Uhinak gainazal mugatzailea erasotzean, uhin islatua espazioko alde bererantz itzuli da. Eraso-angelua <math xmlns="http://www.w3.org/1998/Math/MathML"><mrow><mrow><mi><span style="font-style:italic"><font face="Symbol">θ</font></span></mi></mrow><mrow/></mrow></math> eta islatze-angelua<math xmlns="http://www.w3.org/1998/Math/MathML"><mrow><mrow><mrow><mi><span style="font-style:italic"><font face="Symbol">θ</font></span></mi><mi>'</mi></mrow></mrow><mrow/></mrow></math> berdinak dira
Uhinak gainazal mugatzailea erasotzean, uhin islatua espazioko alde bererantz itzuli da. Eraso-angelua θ eta islatze-angeluaθ' berdinak dira

1. Fis.
Bi ingurune bereizten dituen gainazal bati erasotzen dion uhina gainazala zeharkatu gabe ingurune bererantz eta norabidez aldatuta itzultzea, maiztasun edo osagai monokromatikoak aldatu barik. Bi mota daude: ispilu-islapena eta islapen barreiatu edo difusoa.

Islapena Edit

Egilea: Maria Jesus Elejalde

ISLAPENA

Uhin bat muga batera iristen denean (muga da bi ingurune ezberdin banantzen dituen gainazala), bere energiaren parte bat islatu egiten da, beste bat, barreiatu, eta beste bat, transmititu (normalean errefraktatu, beste hedapen-norabide batekin) (errefrakzio). Uhin erasotzailearen, islatuaren eta transmitituaren maiztasunak berdinak dira. Huygensen printzipioaren arabera, “uhin-fronte baten edozein puntu uhin esferikoen iturri sortzaile bihurtzen da. Uhin sekundarioen hedapen-abiadura eta maiztasuna oinarrizko uhinarenak dira. Uhin-frontea uhin elemental horien inguratzailea da”. Uhin-iturritik urrun, uhin-fronteak lautzat har daitezke. Izpiak uhin-energiaren hedapen-ibilbideak dira, eta uhin-frontearekiko perpendikularrak.

Ondoko irudian, uhina izpi baten bidez adierazten da. Izpiak bi inguruneren arteko gainazal lau bat erasotzen du. Izpi erasotzaileak eta gainazal mugatzailearen normalak osatzen duten angeluari eraso-angelu ( θ ) deritzo. Era berean, gainazal mugatzailearen normalak eta izpi islatuak osatzen duten angeluari islatze-angelu ( θ ´ ) deitzen zaio.

grafikoak1

Uhinak gainazal mugatzailea erasotzean, uhin islatua espazioko alde bererantz itzuli da. Eraso-angelua θ eta islatze-angelua θ ' berdinak dira

Esperimentalki behatzen denez, islapenak jarraitzen dituen legeak bi dira, eta Descartesen islapenaren legeak deitu ohi zaie. 1. legea: eraso-izpia, izpi islatua eta eraso-puntuko normala plano berean daude, eraso-planoan, hain zuzen. 2. legea: eraso-angelua eta islatze-angelua berdinak dira. Azkenari Snellen islapenaren legea ere deitu ohi zaio, Snellek berak independenteki lortu baitzuen legea:

θ = θ ´

Islapen-fenomenoak ispiluetan gertatzen dira, baita ibai bare baten gainazalean ere (uretan islatutako paisaia ikus daiteke). Argia ez ezik, soinua eta uhin guztiak ere islatzen dira: kontzertu-aretoetan, orkestraren atzean, xafla islatzaileak (boz-zuzentzaileak) kokatzen dira; gainera, soinua entzuleengan islatzeko eta zuzentzeko asmoz, sabaian ere panel islatzaileak jartzen dira; ibar batean igortzen dugun soinuaren oihartzuna jatorrizko soinu-uhinak mendietan islatu ostean heltzen da guganaino; urpeko ontzien sonarrak eta saguzarrek ultrasoinuen islapenak erabiltzen dituzte oztopoak eta harrapakinak aurkitzeko; urmael batera harri bat botatzean uraren gainazalean eratzen den uhina urmaelaren bazterrean islatzen da. Uhinen islapena ingurune dimentsiobakarretan gerta daiteke; adibidez, soka tinko baten mutur finkoetan edo gas-zutabe bat daukan hodi baten muturretan; aipaturiko islapena instrumentu musikaletan ere gertatzen da, izan ere, instrumentuetan uhin geldikorrak (uhin erasotzaile eta uhin islatuaren interferentziaz sortzen direnak) beha daitezke, instrumentu musikalak sortzen dituen berezko maiztasunei dagozkienak.

Lehen aipatu bezala, argiak ere izaera ondulatorioa du. Huygensen printzipiotik zein Fermaten printzipiotik abiatuz, argiaren islapen- eta errefrakzio-legeak ondoriozta daitezke. Argiaren islapen-legea arestian deskribatu da. Islatze-gainazala laua bada, S iturri puntual batetik datozen izpi guztiak, islapena gertatu ondoren, gainazalaren beste aldean kokatutako S´ puntu bakar batetik baletoz bezala dibergitzen dute. S´ puntuari S puntuaren irudi deritzo (ikus hurrengo irudia). Gainazal mugatzaile leundu bateko islapenari ispilu-islapen deitzen zaio. Islatze-gainazala zimurra denean, berriz, S puntu batetik datozen izpi guztiak zorizko norabideetan islatuko dira, ez dute puntu batetik dibergitzen, eta ez da izango irudirik. Kasu horretan, islapenari difuso edo barreiatu deitzen zaio. Etxeko pintura distiratsuak ispilu-islapenaren adibide dira; pintura mateak, aldiz, islapen difusoaren adibide.

grafikoak2

a) Ispilu-islapena, gainazal leundu batean; b) islapen difusoa, gainazal zimur batean

Argia islatu eta objektuaren irudia itzultzen duen tresna optikoa ispilua da. Hurrengo irudian behatzen denez, ispilu lau batek hurbileko objektuen irudi birtuala sortzen du, zuzena eta objektuaren tamaina berekoa. Ispilu esferikoak ahurrak (konkaboak) ala ganbilak (konbexuak) izan daitezke. Ispilu ahurraren kasuan, objektuaren posizioaren arabera irudi ezberdinak sor daitezke. Ispilu ganbilaren kasuan, berriz, irudi guztiak birtualak dira, zuzenak eta objektuak baino txikiagoak.

grafikoak3

Ispilu-motak