iragankor
Sistema baten egoera egonkorrera heldu aurretik gertatzen den pultsazio, oszilazio edo bestelako fenomeno iragankorra. Esaterako, zirkuitu batean bat-bateko tentsio- edo karga-aldaketa bat gertatzen denean sortzen dena.
Soinu baten hasieran gertatzen den uhin konplexu eta ezegonkorren multzoa. Esaterako, musika-instrumentuz sortutako soinuena. Partzial ez-harmonikoz osatuta daude, eta garrantzi handia dute musika-instrumentuen tinbrearen definizioan.
A multzoan definituriko R erlazio bitarraz esaten da, xRy eta yRz betetzen direnean, xRz betetzen bada. Adibidez, planoko zuzen guztien multzoan, zuzenen arteko paralelotasun-erlazioa iragankorra da, r zuzen bat s zuzenaren paraleloa bada eta s zuzena t zuzenarena, orduan r zuzena t zuzenaren paraleloa baita.