inbariante
- 1. Fis.
- sin. aldaezin
Magnitudeez edo legeez mintzatuz, transformazio bat ezartzen zaionean aldatzen ez dena. Esaterako, argiaren abiadura aldaezina da Lorentzen transformazioarekiko, edo denbora Galileoren transformazioarekiko.
Izenondotzat ez ezik, izentzat ere erabiltzen da (aldaezin eskalar, aldaezin bektorial, Lagrange-Helmholtzen aldaezina...).