ildaska
- 1. Geol.
Arroka edo arroka-zati baten gainazalean ageri diren urradura, ildo txiki edo marra paralelo edo ia paraleloetako bakoitza. Gehienetan, glaziar mugikor baten oinean dauden arroka-zatietan ageri dira.
Arroka edo arroka-zati baten gainazalean ageri diren urradura, ildo txiki edo marra paralelo edo ia paraleloetako bakoitza. Gehienetan, glaziar mugikor baten oinean dauden arroka-zatietan ageri dira.
Hainbat kristaletako aurpegietan ageri diren lerro txiki eta paraleloetako bakoitza. Bi kristal aurpegi batera hazten direnean sortu ohi dira, aurpegi bat bestea baino azkarrago hazten denean, atzeratuta gelditu den aurpegiak marka uzten du bestean. Kristala hazi ahala, behin eta berriro sortzen dira lerro horiek, eta aurpegi osoa betetzeraino heltzen dira.
Gainazal batean egindako arteka edo ildo fina.