iheskortasun
- 1. Fis./Kim.
- sin. fugazitate
Gas erreal baten molekula berberez osatutako gas ideal batek tenperatura eta potentzial kimikoaren balio beretan izango lukeen presioa. Gas errealen portaera deskribatzean, osagai baten presio partzialaren ordez erabiltzen da funtzio termodinamiko hau; adibidez, erreakzio kimiko baten oreka-konstantea adierazten duen ekuazioan.