hozte
- 1. Teknol.
Gorputz edo sistema baten tenperatura jaistea, berez zein artifizialki. Hainbat sistema eta prozesutan, hoztearen helburuak askotarikoak izan daitezke: gehiegizko berotzea eragoztea, sistema funtzionatzeko egokia den tenperatura-tartean edukitzeko; ingurunera bero gehiegi ez barreiatzea, bero-poluzioa ez sortzeko; beroa berreskuratzea eta abar.