holoturoideo
- 1. Zool.
- sin. holoturia, itsas luzoker
Zenbait itsas ornogaberen izen arrunta. Saltxitxa-formako gorputz biguna dute; alde batean, ahoa dago, tentakulu ugariz inguratua, eta bestean uzkia. Azala eskeleto-plaka txikiz josia dute. Herrestan ibiltzen dira, eta animalia txikiz eta hondakinez elikatzen dira. Holothuroidea klasea osatzen dute.