histograma

1. Estat.
sin. barra-diagrama

Aldagai estatistiko jarraitu baten klasekako banaketaren irudikapena, ardatz batean klase-tarteak jarriz eta hauen gainean klase-maiztasunarekiko azalera proportzionala duten laukizuzen batzuen bidez egiten dena. Laukizuzenen altuera azaleraren irizpidera egokitzeko modukoa aukeratzen da. Elkarren ondokoak izan behar dute laukizuzenek, tarterik utzi gabe.