hidrokarburo

1. Kim.

Karbonoz eta hidrogenoz osatutako konposatu organikoa. Petrolio eta gas naturala hidrokarburo-nahasteak dira funtsean eta horiexek dira hidrokarburo-iturri nagusiak. Erregai eta lubrifikatzaile gisa eta industria kimikoan erabiltzen dira. kutsatzaile dira; isurtze-iturri garrantzitsuenak erregai-errekuntza, petrolio-findegiak eta industria kimikoa dira.

Hidrokarburo aseak eta asegabeak
Hidrokarburo aseak eta asegabeak

1. Kim.
Karbonoz eta hidrogenoz osatutako konposatu organikoa. Petrolio eta gas naturala hidrokarburo-nahasteak dira funtsean eta horiexek dira hidrokarburo-iturri nagusiak. Erregai eta lubrifikatzaile gisa eta industria kimikoan erabiltzen dira. kutsatzaile dira; isurtze-iturri garrantzitsuenak erregai-errekuntza, petrolio-findegiak eta industria kimikoa dira.

Hidrokarburoak Edit

Egilea: Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate

HIDROKARBUROAK

Hidrokarburoak karbonoz eta hidrogenoz osatutako molekula organikoak dira. Hiru motatako hidrokarburoak daude, karbono-karbono lotura-motaren araberakoak.

  • Hidrokarburo aseak: karbono-karbono lotura sinpleak dituzten konposatuak dira. Ez-ziklikoei alkano deritze, eta CnH2n+2 formula orokorra dute. Ziklikoei, berriz, zikloalkano deitzen zaie, eta CnH2n formula orokorra dute.

  • Hidrokarburo asegabeak: karbono-karbono lotura bikoitzak edo hirukoitzak dituzten konposatuak dira. Lotura bikoitz bat edo gehiago dutenei alkeno esaten zaie, eta CnH2n formula orokorra dute. Lotura hirukoitz bat edo gehiago dutenei, berriz, alkino deritze, eta CnH2n-2 formula orokorra dute.

  • Hidrokarburo aromatikoak: bentzeno-egituraren antzekoak diren konposatu ziklikoak dira.

Karbono-kopuruaren arabera, egoera fisiko bat ala bestea izango dute: I) 1 eta 4 karbono-atomo bitarte duten konposatuak (C1-C4) gas-egoeran daude (metanoa, propanoa eta abar); II) 5 eta 18 karbono bitarte dutenak (C5-C18) likidoak dira (hexanoa, bentzenoa eta abar); III) 18 karbonotik gorakoak (C19) solidoak dira (parafinak, naftalenoa eta abar). Horiek guztiak molekula ez-polarrak dira; beraz, haien arteko erakarpen-indarrak ahulak dira, Van der Waals motakoak. Molekula txikiek irakite- eta urtze-puntu baxuak dituzte, kontaktu-azalera txikia izanik erakarpen-indarrak ere txikiak direlako. Pisu molekularra handiagoa den neurrian, Van der Waalsen indarrak garrantzitsuagoak dira, eta energia gehiago beharko da solido-egoeratik likido-egoerara, edo likido-egoeratik gas-egoerara pasatzeko.

grafikoak1

Hidrokarburo aseak eta asegabeak

Gas naturala eta petrolioa dira hidrokarburoen iturri naturala. Gas naturala hidrokarburo arinez osaturiko gas-nahasketa da; haren konposizioa jatorriaren arabera alda daiteke, baina, oro har hartuta, osagai nagusiak metanoa (% 80) eta etanoa (% 5-10) dira. Petrolioa hidrokarburo ugariz (batez ere, alkanoz eta zikloalkanoz) osaturiko nahaste konplexua da. Gas naturala eta petrolioa munduan gehien erabiltzen diren energia-iturriak dira; bero-ahalmen handia dutenez, bero-iturri gisa eta energia elektrikoa lortzeko erabiltzen dira.

Hidrokarburoen beste aplikazio bat da polimerizazioaren bidez plastikoak sintetizatzea. Hala, polietilenoa, polipropilenoa, poliestirenoa eta horrelako beste polimero batzuk alkeno monomeroen polimerizazioz lortzen dira industrian.