hexaedro
- 1. Mat.
Sei aurpegiko poliedroa. 8 erpin, 6 aurpegi eta 12 ertz ditu. Aurpegiak karratu berdinak direnean, erregularra izan daitezkeen bost poliedroetako bat dugu, kubo izena ere duena. Aurpegi guztiak angeluzuzenak dituen hexaedroari ortoedro esaten zaio.