hausnarkari
- 1. Zool.
Urdaila lau ganberatan zatitua duten artiodaktiloen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Elikagaiak, lehenik, errumenera doaz, eta bertatik ahora bidaltzen dira, berriro murtxikatzeko. Gero, urdaileko beste barrunbeetara (erretikulu, omaso eta, azkenik, abomasora) doaz digestioa bukatzera. Ardiak, ahuntzak, behiak eta abar biltzen dituen Ruminantia subordena osatzen dute.