hauskortasun
- 1. Teknol.
Talka baten ondorioz deformazio plastiko nabaririk gabe hausteko joera. Hauskortasunak ez du zerikusirik erresistentziarekin, erresistentziak esfortzu baten ondorioz, eta ez talka baten ondorioz, hausteko joera baita. Metalen tratamendu mekanikoek, hala nola ijezketak, murriztu egin ohi dute metalen hauskortasuna; tratamendu termikoek, hala nola tenplaketak, metala gogortzen badute ere, handitu egin ohi dute hauskortasuna.