harmoniko
- 1. Fis.
Oinarrizko soinu baten osagarri diren bibrazioetako bakoitza. Harmonikoen uhin-luzerek lehenengoaren azpimultiploak dira; hau da, oinarrizkoa bera da lehen harmonikoa (1:1), bigarren harmonikoa 2:1 da oinarrizkoarekiko (zortziduna); hirugarrena 3:1 (zortziduna+bostuna) eta abar. Horien guztien segidari serie harmoniko deritzo. Instrumentutik instrumentura, oinarri-nota baten harmonikoen intentsitateen banaketa aldatu egiten da, eta horrek zerikusi handia du soinuaren tinbrea deritzon ezaugarrian.
Ingelesezko overtone terminoa oinarri-notaren gaineko harmonikoei dagokie.