hariztatzeko ardatz
- 1. Teknol.
- sin. ardatz
Piezei barne-haria emateko ebaketa-erreminta. Fresa-mota bat da; bera baino txikiagoa den zulo batean sartzean, fresaren hortzek txirbila harrotuz sortzen dute hariaren profila zuloaren gainazalean. Barne-haria egiteko, eskuzko lanetan hiru iraganaldi egin ohi dira, hiru ardatzeko sorta bat erabiliz: lehenengoa, arbastatzekoa, konikoa da luzeraren lehenengo bi herenetan; bigarrena edo ertaina zabalagoa da, eta lehenengo herenean baino ez da konikoa; hirugarrena, akabera ematekoa, zilindrikoa da. Nolanahi ere, makinaz ere egin daiteke hariztaketa ar bakarra erabiliz.