hari
- 1. Inform.
Berri-taldeetan, posta-zerrendetan eta blogetan, gai jakin bati buruz bidalitako mezu bati erantzunez bidalitako mezu-katea, jatorrizko mezua ere hartzen duena.
Berri-taldeetan, posta-zerrendetan eta blogetan, gai jakin bati buruz bidalitako mezu bati erantzunez bidalitako mezu-katea, jatorrizko mezua ere hartzen duena.
Sistema eragileetan, hainbat egiteko konkurrentziaz gauzatzeko aukera ematen duen ezaugarria. Exekuzio-hariek hainbat baliabide partekatzen dituzte, hala nola memoria-tokia, irekitako fitxategiak, autentifikazio-egoera eta abar. Teknika honekin, aldi berean hainbat funtzio egin behar dituen aplikazioaren diseinua errazten da.
Torloju baten edo bestelako pieza zilindriko baten gorputzaren inguruan eta azkoin baten edo zulo baten pareta zilindrikoan landutako irtengune helikoidaletako bakoitza. Hala, bi pieza osagarriak, torlojua eta azkoina, bata bestearekiko kontrako noranzkoan biratuz ahokatzen dira bata bestean.
Eroale elektriko malgua, eskuarki zilindrikoa, estaldura isolatzaileduna zein estaldurarik gabekoa, eta luzera handia duena bere sekzioarekiko. Zirkuitu elektrikoen arteko konexioak egiteko edo zirkuitu elektriko baten barneko zenbait punturen arteko konexioak egiteko erabiltzen da.
Kable bat osatzeko elkartutako edo txirikordatutako harizpietako bakoitzari ere hari esaten zaio.