hanka
- 1. Aeron.
- sin. lera
Helikopteroen eta hegazkin batzuen lurreratze-treneko metalezko barra, luzetara ipinitakoa.
- 2. Anat.
- sin. zango
Beheko gorputz-adarretako bakoitza, aldakatik oin-puntarainokoa. Hankaren eskeletoaren hezur nagusiak dira izterrezur edo femurra, belaunezurra, berna osatzen duten tibia eta peronea, eta orkatila eta oineko hezurrak.
- 4. Zool.
- sin. zango
Animaliek gorputzari eusteko edo ibiltzeko dituzten gorputz-adarretako bakoitza; ornodunetan, bereziki, atzeko gorputz-adarretako bakoitza.