haizebide

1. Teknol.
sin. tobera

Sekzio bereziko hodia, bertatik igarotzen den fluidoaren abiadura handitzeko (eta presioa murrizteko) edo presioa handitzeko (eta abiadura murrizteko) balio duena. Fluidoaren abiadura haren barnean soinua hedatzen den abiadura baino txikiagoa bada, fluidoaren abiadura handitzeko tobera konbergentea da, hau da, hodia estutuz doa korrontearen norantzan; fluidoaren presioa handitzeko tobera, berriz, dibergentea da, hau da, hodia zabalduz doa korrontearen norantzan. Fluidoaren abiadura supersonikoa bada, toberaren forma alderantzizkoa da: hodi konbergenteak murriztu egiten du fluidoaren abiadura, eta hodi dibergenteak, berriz, handitu.

2. Teknol.
sin. tobera

Aire beroa edo oxigenoa labera edo errekuntza-ganberara sartzen den hodia.