hagin
- 1. Anat.
- sin. molar, atzeko hagin
Janaria birrintzeko moldatua dagoen hortza. Gizakian, letaginen hurrenean kokatuta daude eta azal biribildu eta koskorduna dute; hiru pare daude baraila bakoitzean.
Janaria birrintzeko moldatua dagoen hortza. Gizakian, letaginen hurrenean kokatuta daude eta azal biribildu eta koskorduna dute; hiru pare daude baraila bakoitzean.
Taxazeoen familiako zuhaitz edo zuhaixka hostoiraunkorra, orratz-formako hosto ilunak, eta estalki mamitsu gorriz inguratutako fruituak dituena. Pozoitsua da eta oso zur gogor eta preziatua dauka. Oso arrunta ez den arren hedapen zabala dauka eta apaingarri modura ere landatzen da.
Zenbait artropodotan, bereziki krustazeoetan, hurbil daitezkeen bi pieza zurrunez osatutako gorputz-adar atzitzailea.