gurutzedun
- 1. Bot.
- sin. kruzifero
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkara urteroko edo bizikorrez esaten da. Haien ezaugarri nagusia loreek lau petalo, lau sepalo eta sei estamine (haietako bi beste lauak baino txikiagoak) edukitzea da. Hostoak txandakatuak eta estipuladunak dira, eta fruitua silikua-motakoa da. Arbia, aza, eta abar hartzen dituen Cruciferae familia osatzen dute.