gradu
- 1. Kim.
Disoluzio baten kontzentrazioa neurtzeko unitatea. Likido alkoholdun baten alkohol-maila neurtzeko erabiltzen da. Likidoaren ehun litroan alkohol puruaren zenbat litro dagoen adierazten du, 15 °C-an neurtua.

Geometrian, angeluak neurtzeko unitatea. Zirkunferentzia zatitzen den n zati berdinetariko bakoitza. Bi gradu-mota erabiltzen dira: gradu hirurogeitarra (n = 360 denean), ° ikurraz adierazten dena (adibidez, 35°), eta gradu ehundarra (n = 400), goi-indize moduan erabiltzen den g ikurraz adierazten dena (adibidez, 35g).
Neurri-eskala enpiriko jakin batzuen unitateari ematen zaion izena. Esaterako, tenperatura-eskaletako unitateei gradu deritze (tenperatura absolutuko eskalako unitateari izan ezik, hori Kelvin baita). Beste zenbait magnituderen eskaletan ere gradu unitatea erabiltzen da (API dentsitatea, Baumé eskala...).