gradazio

1. Geol.

Sedimentu klastikozko geruzen partikulek dituzten pikorren tamainaren araberako antolakuntza bertikala. Hiru gradazio-mota daude: gradazio normala (pikor larrienak behealdean daude, eta goialderantz gero eta finagoak dira), alderantzizko gradazioa (pikor finenak behealdean daude, eta goialderantz gero eta larriagoak dira) eta gradazio alderantzizko-normala (geruzaren behealdean alderantzizko gradazioa du, eta goialdean, gradazio normala).

2. Geol.

Geomorfologiaz mintzatuz, lurzoruaren berdinketa edo lurzoruaren gainazala maila edo malda uniforme bilakatzea higaduraren, garraioaren eta metaketaren ondorioz. Bereziki, laster-ohe bat malda bihurtzea, non ura gai baita bertara iristen den materiala garraiatzeko.