gorriranzko lerrakuntza
- 1. Astron.
Behatzaileak jasotzen duen erradiazioaren uhin-luzera iturriak igorritakoa baino uhin-luzera handiagokoa izatea; argi ikusgaiaren kasuan, espektroko lerroak gorrirantz lerratzea dakar (argia "gorriago" agertzea). Hiru fenomenoren ondorio izan daiteke:
a) Doppler efektua: erradiazio-iturria behatzailearengandik urruntzen denean. Adibidez, izar bitarren sistema batzuk aztertzeko erabiltzen da: haien masa-zentroaren inguruan higitzen ari direla, une batean izar bata behatzailearengana hurbiltzen da, eta bestea, berriz, harengandik urruntzen; lehenengoaren argia urdinerantz lerraturik jasoko dugu, eta bigarrena, gorrirantz);
b) unibertsoaren hedapena edo hedapen kosmikoa (gorriranzko lerrakuntza kosmologikoa);
c) eremu grabitatorioen eragina (esaterako, erradiazioa intentsitate handiko eremu grabitatorio batetik gertu iragatean).