goma
- 1. Bot./Mater.
- sin. goma natural
Substantzia likatsu, lirdingatsu eta gardena, landare jakin batzuen enborrek berez edo traumatismo baten eraginez jariatzen dutena. Nagusiki polisakaridoz osatuak izaten dira. Airearekiko kontaktuan solidotu egiten dira; urarekin nahasirik, koloideak osatzen dituzte. Industrian, lodigarri, emultsionatzaile eta egonkortzailetzat erabili ohi dira, besteak beste.