2. Miner.

Mineralek azalaren urradurarekiko agertzen duten erresistentzia (H batez adierazten da). Mineral bat beste bat baino gogorragoa da lehendabizikoak bigarrenean marra egin badezake. Gogortasuna neurtzeko, Mohsek hamar mineraleko eskala proposatu zuen, gogortasun txikienetik handienera ordenaturik: talkoa (H=1), igeltsua (H=2), kaltzita (H=3), fluorita (H=4), apatitoa (H=5), ortoklasa (H=6), kuartzoa (H=7), topazioa (H=8), korindoia (H=9) eta diamantea (H=10).