glukosido
- 1. Biokim.
Azukre-molekula bat bere karbono anomerikotik lotua duten molekulak. Substantzia naturaletan maiz agertzen dira, batez ere landare-substantzietan, eta hidrolisi bidez glukosa ematen dute. Usain txarrekoak eta mingotsak dira, eta pozoitsuak askotan.