glukosa

1. Biokim.
sin. destrosa

Aldehido taldea duen sei karbonoko monosakaridoa edo aldohexosa. Gluzido kolorge eta zapore gozokoa da. Fruitu azukretsu askotan (adib., mahatsean), odolean, gibelean eta beste zenbait ehunetan agertzen da. Organismoaren energia-iturri nagusietako bat da.

D-glukosa (proiekzio lineala) eta alfa-D-glukosa (proiekzio ziklikoa)

Glukosa Edit

Egilea: Maria Asunción Requero

GLUKOSA

Glukosa karbohidratoen familiako monosakaridoa da (karbohidrato), eta formula C6H12O6 du. Ur-disoluzioan, ziklatu egiten da, muturreko aldehidoaren eta hidroxiloen artean lotura hemiazetala osatuz.

grafikoak1

D-glukosa (proiekzio lineala) eta alfa-D-glukosa (proiekzio ziklikoa)

Izena zapore gozotik datorkio; izan ere, grekozko glykos hitzak “gozoa” esangura du. Glukosa fruitu askotan agertzen da, besteak beste, mahatsean, eta zelulen energia-iturri nagusia da.

Prokariotoen zein eukariotoen zeluletako metabolismoen bitartekari nagusia da, hala nola azukreen oxidazio deritzon glukolisian. Bide metaboliko horretatik lortzen dute energia izaki bizidun guztiek; beraz, energia lortzeko bide garrantzitsuena omen da bizitzaren sorreratik. Glukosa landareen fotosintesi-prozesuaren bidez ekoizten da. Sintetizatu ondoren, kloroplastoetan metatzen da almidoi-pikor moduan. Animalietan, ordea, elikagaietatik lortutako glukosa glukogeno polimero gisa gordetzen da gibelean.

Gizakian, gibeletik bestelako ehunetara odolaren bidez garraiatzen da glukosa, tokiz tokiko behar energetikoei aurre egiteko. Odolean dagoen glukosaren kontzentrazioari gluzemia deritzo, eta 0,8-1,1 g/l-koa izaten da. Kontzentrazioa altuagoa denean, diabetes deritzon gaixotasuna izaten da; baxuagoa denean, ordea, konortea galtzera ere hel daiteke, burmuinak ezinbestekoa baitu bere energia-beharra asetzeko. Gizakian gluzemia hormonen bidez zehazki erregulatuta dago kontzentrazioa kantitate finko horietan mantentzea. Gluzemia altua denean, pankreak isurtzen duen intsulinak glukosa zeluletara sartzea ahalbidetzen du; baxua denean, aldiz, beste hormona batek, glukagoiak, glukogeno gisa metatutako glukosa askatzea eragiten du.