ginbaildun
- 1. Bot.
- sin. unbelifero
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Gehienetan belarkarak dira, eta hosto pinatuak dituzte. Loreak hermafroditak eta asepaloak izaten dira, eta unbela sinple edo konposatutan hazten dira. Ositxeka, astaperrexilak, gaitunak eta abar hartzen dituen Umbelliferae familia osatzen dute.